Dagoeneko 40 erakundetik gora daude bide-segurtasunarekin konprometituta dauden euskal enpresen Innovabide sarean

 

Trafiko-istripuetan ‘Zero Biktima Ikuspena’ lortzearren, istripuen tasa murrizteko erronkarekin konpromisoa hartuta duten erakunde, eragile, elkarte eta antolakunde guztien erantzukizun partekatua da bide-segurtasuna. 2030ean, 2020arekin alderatuta, trafiko istripuetako hildakoen eta zauritu larrien kopurua % 50 murrizteko konpromiso globalarekin lerrokaturiko erronka da.

Desafio horretan aurrera egiteko helburu nagusietako bat lan-arloan ‘in itinere’ (laneko joan-etorrietan) eta ‘in mision’ (lanean istripu bat gidatzen) istripuen kopurua gutxitzea da prebentzioaren bidez. 2020an 524 istripu gertatu ziren “in itinere” edo “in mision”, eta 8 pertsona hil ziren eta 50 larri zauritu ziren.

Era horretako istripuak gutxitzeko, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa aurreratuaren bidez bide-segurtasunarekin konpromisoa duten euskal enpresen sarea sortu zuen 2017an. Gaur egun sektore ezberdinetako 40 erakunde eta enpresa daude atxikita Innovabide Sarera, eta kudeaketa-planen bidez bide-segurtasunarekin konpromiso irmoa hartuta dutela erakutsi dute.

Innovabide sarea hobeto ezagutu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: secretaria@innovabide.eus. Bide-segurtasuna denon ardura da!