Euskal empresa agurgarria:
Atseginez adierazi nahi dizut Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzan enpresentzako Bide-Segurtasun arloko kudeaketa eta praktika onen egitasmo bat lantzen ari garela. Estrategia honen barruan, alor honi dagokion kudeaketaren hobekuntzarekin konprometitzen diren Euskal Enpresen Sare bat sortu nahi dugu. Eta hau horrela izanik, zure enpresa Sare honen partaide izatea nahi genuke, kontuan harturik helburua konpromezuak metatzea dela, gure errepideetako siniestralitatea gutxitzen joan dadin. Honez gain, bide-segurtasunaren eremuan praktika onen mailarik gorena lortzen duten sareko euskal enpresa eta erakundeak dagokien errekonozimendu ofizialerako hautagai gisa proposatuak izango dira. Honi buruzko xehetasun gehiago emango dizuegu aurrerantzean.
Bide-segurtasunaren kudeaketarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sarearen partaide izateko aukera esploratu nahi bazenu, azken finean zure erakunde edo egitasmo enpresariala osatzen duten pertsona guztien segurtasuna da, jarri zaitez kontaktuan gurekin proiektu honen xehetasun guztiak ezagutzeko,  euskal errepide sarean gertatzen den istriputasuna gutxitzea bilatzen dugu eta.

SAREKO ENPRESAK