AURKEZPENA

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak euskal enpresetan mugikortasun segurua eta bide-segurtasuna sustatzeko helburuz abian jarritako ekimenetako bat da INNOVABIDE proiektua.

Trafiko Zuzendaritzak enpresen inguruko bide-segurtasunaren aldeko hainbat ekintza burutu ditu Euskadin azken urteotan. 2017an, Euskal enpresen bide-segurtasunaren kudeaketaren hobekuntzarako erreferentziako esparrua garatu zen, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera.

Esparruak azalpen-agiri formal bat jasotzen du, enpresak hausnarketa moduko autoebaluazioa egin dezan (barne hartzen ditu bide-segurtasuneko estrategiak zehazteko informazio lagungarria, hobekuntza-helburuak lehenetsi eta formulatzea eta barne-planak eta -jarduketak). Esparrua osatzeko, jardunbide egoki batzuez osatutako eranskina dago, euren giza taldearen eta balio-katearen bide-segurtasuna hobetu nahi duten enpresentzako gidaliburu gisa.

INNOVABIDE Esparrua Euskadi osoan finkatzeko helburuz, bide-segurtasunarekin konprometitutako euskal enpresen sare hori sortu zen. Enpresa horiek, eguneroko kudeaketaren bidez eta beren estrategiaren, antolakuntzaren eta jarduketen bidez, hobetzeko ahaleginak egiten dituzte, in itinere eta misioan gertatzen diren istripuak gutxitzeko. Horrez gain, esperientziak partekatzen dituzte konprometitutako gainerako erakundeekin.