rosco

NOLA EGIN HAUSNARKETA ENPRESAN?

Hauxe izan liteke agiri hau laguntza-tresna gisa erabiltzeko modua, bide-segurtasunarekin erlazionatutako gogoeta egiteko eta hobekuntza-arloak identifikatzeko prozesuan.
  • Gogoeta egingo duen taldea edo pertsonak zehaztea: Onena diziplina anitzeko izatea da, erakundeko maila eta unitate nagusietako ordezkariekin; bereziki, hauek azpimarratuta: goi-mailako zuzendaritza (haren konpromisoa beharrezkoa baita), bide-segurtasunaren zuzeneko eragina jasaten duten jardueretan ari diren pertsonak eta prebentzio arduradunak.
  • Banakako hausnarketa: Parte-hartzaile bakoitzak, dokumentu hau gida moduan erabilita, indar guneak eta hobetzeko arloak identifikatuko ditu. Horretarako, kualitatiboki aztertuko ditu gomendioak, bai orokorrak bai espezifikoak, baita horiek erakundean aplika daitezkeen eta horien hedapen-maila eta zehaztasuna zeintzuk izan behar diren ere. Analisi hau formalizatzeko, indar gune gisa idatziko ditu (ahal dela txosteneko txantiloia erabilita) irmoago ezarri diren gomendioak (eta gomendioak bermatzen dituzten jardunbide egokiak identifikatuko ditu), eta hobetzeko arlo gisa idatziko ditu aurkako egoeran dauden gomendioak (ez dira ezarri eta berebiziko garrantzia dute).
doc
Txostena Eredua
pdf
Mugikortasun segurua kudeatzeko
erreferentzia-esparrua
pdf
Jardunbide egokiak
  • Adostasuna eta kanpoko kontrastea: Diziplina anitzeko taldea bildu egingo da eta, hausnarketa indibidualak partekatu ostean, indar guneak eta hobetzeko arloak adostuko ditu, garrantzitsuenak hautatuta. Indar guneak eta elementu bakoitzean hobetzeko arloak jasoko dituen amaierako txosten bat idatziko da. Ondoren, hobetzeko arloen sailkapen bat egingo da, irizpide hauen arabera: arriskuak eta biktimak murrizteko potentzialtasuna, baliabideen optimizazioa, bideragarritasuna, eta abar. Prozesu oso horretan gomendatzekoa da erakundeaz bestelako pertsonak izatea eta horiek laguntzea, eta, ahal dela, horiek enpresa-antolamenduan eta/edo bide-segurtasunean ezagutza aurreratua izatea.
Ildo horretan, hobetzeko arloen inguruko gogoeta egin eta horien sailkapena egin ondoren, input gisa erabil daitezke ohiko kudeaketa-prozesuetan (prebentzio- edo segurtasun-plana, kudeaketa-plana, hobekuntza-taldeak, proiektuak, eta abar). Bide-segurtasuneko alderdi hauek har ditzakete barnean.