2023

Innovabideko IV. Aintzatespena

Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak Innovabide IV. Errekonozimendua jaso du. Ekitaldiaren buru Estibaliz Olabarri izan da, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria.
Aurtengo edizioa ASEPEYO enpresari egokitu zaio, bide-segurtasunaren kudeaketaren arloan jardunbide egokien arloan lortutako konpromisoagatik eta maila altuagatik. Era berean, KAPSCHk aipamen berezia jaso du Bide Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.

2021

Innovabideko III. Aintzatespena

Normicro enpresak eskuratu du aurten III. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Pine taldeko hiru empresek (Pine Instalaciones y Montajes , Pine Equipos Eléctricos  eta Pine Security Systems) Aipamen Berezia lortu dute, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.

Prentsa-oharra (euskadi.eus)

2020

Innovabideko II. Aintzatespena

Ingeteam enpresak eskuratu du aurten II. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Konfekoop-ek aipamen berezia lortu du, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.

2019

Innovabideko I. Aintzatespena

Bileran, Josu Zubiagak Segurtasun sailburuordeak, Innovabideko I. Aintzatespena Mutualia-ri eman zion Bide Segurtasunaren kudeaketan egindako jardunbide onengatik. Proton Electrónica enpresak ere aipamen berezia jaso zuen Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariaren eskutik.