Normicrok gidatze segurua indartu du bere langileen artean


Normicro enpresak gidatze seguruari buruzko ikastaro bat antolatu zuen, joan den irailean, bere langileentzat; izan ere, bide-segurtasunarekin bat-egiten duten euskal enpresen Innovabide Sareko kidea da. Hauxe izan zen ikastaroaren helburua: langileen gidatze-teknikak hobetzea, trebatzaile profesionalek gainbegiratutako ariketen bidez.

Ikastaroak 5 orduko iraupena izan zuen, eta saio teorikoak eta praktikoak hartu zituen barne, gidatzearen inguruko hainbat arlo jorratzeko:

  • Istripu nagusien analisia.

  • Bolanteari eusteko jarrera.

  • Gidatzeko teknikak.

  • Segurtasun aktiboko eta pasiboko sistemak.

  • Slaloma.

  • ABS bidezko balaztaketak, autoa erabat gelditu arte.

  • ABS bidezko balaztaketak, oztopoak saihesteko.

  • ESParen funtzionamendua eta lerratzearen kontrola.

Honela mintzatu da Javier Valladolid, Normicroko departamentu teknikoaren arduraduna: «Ikastaroa oso baliagarria izan zen. Gure enpresan euskarri tekniko informatikoa eskaintzen dugu, eta, beraz, egun osoa ematen dugu errepidean». Gainera, ariketa praktiko batzuk Normicroren ibilgailuekin egin zituzten. «Gure teknikoentzat oso baliagarria izan zen, egunero gidatzen dituzten ibilgailuekin gaitasunak eskuratzeko aukera eman baitzien», azaldu du Valladolidek.

.