2020ko abenduaren 15a, asteartea

II. Innovabide aintzatespena jasotzeko ekitaldia izan da Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan. Ekitaldian izan dira Josu Zubiaga, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea, eta Sonia Díaz de Corcuera, Trafiko zuzendaria.

Ingeteam enpresak eskuratu du aurten II. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Konfekoop-ek aipamen berezia lortu du, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.

[:]