MUTUALIA SARIEN 9. EDIZIOAREN

Mutualia

Sari-banaketa ekitaldira. Hauek dira sariak:
Laneko Arriskuen Prebentzioko Berrikuntzaren saria.
Aniztasuna Enpresan saria.
Apirilaren 29an, 10:00etan. Euskalduna Jauregiko II. Hall-Bilbo.

Datorren apirilaren 29an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunaren biharamunean, Mutualiak topaketa bat egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian, enpresetako segurtasunari, osasunari eta aniztasunari zuzendua.

Ekitaldi honek bide-segurtasunerako, enpresa osasungarrirako, absentzien kudeaketarako eta exoeskeletoetarako erakustokiak izango ditu. Parte-hartzaileek hainbat jarduera egin ahal izango dituzte bertan: azterketa medikua, non bere osasunaren parametro batzuk neurtuko diren, eta baita, alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzearen simulazioak ere.

Ekitaldi nagusiak lan-arriskuen prebentzioaren berrikuntzari buruzko hitzaldi bat izango du, Silvia Leal zientzia-dibulgatzaile eta etorkizuneko joeretan adituaren eskutik. Ondoren, Mutualia Sariak banatuko dira.