2021
Innovabideko III. Aintzatespena

Normicro enpresak eskuratu du aurten III. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Pine taldeko hiru empresek (Pine Instalaciones y Montajes , Pine Equipos Eléctricos eta Pine Security Systems) Aipamen Berezia lortu dute, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.
2020
Innovabideko II. Aintzatespena

Ingeteam enpresak eskuratu du aurten II. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Konfekoop-ek aipamen berezia lortu du, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.
2019
Innovabideko I. Aintzatespena

Bileran, Josu Zubiagak Segurtasun sailburuordeak, Innovabideko I. Aintzatespena Mutualia-ri eman zion Bide Segurtasunaren kudeaketan egindako jardunbide onengatik. Proton Electrónica enpresak ere aipamen berezia jaso zuen Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariaren eskutik.