2021AINTZATESPENA

INNOVABIDE III. AINTZATESPENA ETA BIDE-SEGURTASUNEAN JARDUNBIDE ONENGATIK

 

III. Innovabide Aintzatespena jasotzeko ekitaldia izan da Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan. Ekitaldian izan dira Josu Zubiaga, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea, eta Sonia Díaz de Corcuera, Trafiko zuzendaria.
Normicro enpresak eskuratu du aurten III. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Pine taldeko hiru empresek (Pine Instalaciones y Montajes , Pine Equipos Eléctricos eta Pine Security Systems) Aipamen Berezia lortu dute, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.