BIDAIARIEN GARRAIOA: Segurtasuna joan-etorrietan

Autobuses Alegría enpresak dagoeneko 60 urteko esperientzia du bidaiarien garraioan, egungo izena —Alegría Hermanos SA— 1977. urtean hartu bazuen ere. Enpresaren ezaugarri nagusien artean, esperientzia luzea, zerbitzuaren kalitatea eta kokapen estrategikoa aipa daitezke. Ildo horretan, adierazi beharra dago kokapen ezin hobea duela. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan ditu egoitza propioak eta garajeak, eta horrek ahalbidetzen dion mugikortasuna paregabea da sektorean. Enpresa behar bezala kudeatzeko, sail handiak eta esperientzia handikoak daude (trafiko-saila, administrazio-saila eta mekanika-saila).

Enpresaren kezkarik handienetako bat bidaien segurtasuna da. Horretarako, zorrotz betetzen ditu Europar Batasunak onartutako neurriak. Neurri aktiboei dagokienez, sarbideei eta irteerei buruzko 36.03 Erregelamendua, iraulketarekiko erresistentziari buruzko 66. Erregelamendua eta eserlekuen eta ainguraketen erresistentziari buruzko 80. Erregelamendua aplikatzen dira, eta bi sabai-leiho (segurtasun-irekierarekin), ateak desblokeatzeko sistemak, diskozko balazten sistemak (ABS eta ASR), autobusen barrualderako material ez-sukoiak, beira bikoitzak, sorospen-leihoak, su-itzalgailuak, mailuak, botika-kutxak, eserlekuetako segurtasun-uhalak eta abar ezarri dira. Segurtasun-neurri pasiboei dagokienez, berriz, gidarien jarraipenerako planak, neke-kontrolak, kontrol medikoak, larrialdi-programak, prestakuntza aktiboa eta azken segurtasun-elementuak dira jarraibiderik azpimarragarrienak.

Era beran, Autobuses Alegría enpresak kezka berezia agertu du beti energia–efizientziarako eta ingurumena babesteko hobekuntzak aplikatzeko garaian. Ildo horretan, Europako Batzordearen Euro 5 araua aplikatzen da, eta, horren arabera, baimendutako oxido nitrosoaren emisioa murriztu behar da, baita material partikulatua ere (% 80ko proportzioan).

Bestalde, gauza jakina da COVID-19aren pandemiak eragindako egungo egoerak erronka eta erantzukizun handia dakarrela sektorearentzat, oro har, eta gure enpresarentzat, bereziki. Hori dela eta, erakundeek ezarritako jarraibideen jakinaren gainean gaude beti, autobusen edukierari eta autobusetan zein gure bulegoetan aplikatu beharreko segurtasun-neurriei (maskararen nahitaezko erabilera, ibilgailuen garbiketa eta abar) dagokienez. Une honetan, behar-beharrezkoa da erantzukizun.