2023
Innovabideko IV. Aintzatespena
Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak Innovabide IV. Errekonozimendua jaso du. Ekitaldiaren buru Estibaliz Olabarri izan da, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria.
Aurtengo edizioa ASEPEYO enpresari egokitu zaio, bide-segurtasunaren kudeaketaren arloan jardunbide egokien arloan lortutako konpromisoagatik eta maila altuagatik. Era berean, KAPSCHk aipamen berezia jaso du Bide Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.
2021
Innovabideko III. Aintzatespena
Normicro enpresak eskuratu du aurten III. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Pine taldeko hiru empresek (Pine Instalaciones y Montajes , Pine Equipos Eléctricos eta Pine Security Systems) Aipamen Berezia lortu dute, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.
2020
Innovabideko II. Aintzatespena
Ingeteam enpresak eskuratu du aurten II. Innovabide aintzatespena, Bide-Segurtasunaren kudeaketaren arloko jardunbide egokien inguruan hartutako konpromisoagatik eta lortutako goi-mailagatik. Era berean, Konfekoop-ek aipamen berezia lortu du, Bide-Segurtasunarekin konprometitutako Euskal Enpresen Sareari egindako ekarpenagatik.
2019
Innovabideko I. Aintzatespena
Bileran, Josu Zubiagak Segurtasun sailburuordeak, Innovabideko I. Aintzatespena Mutualia-ri eman zion Bide Segurtasunaren kudeaketan egindako jardunbide onengatik. Proton Electrónica enpresak ere aipamen berezia jaso zuen Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariaren eskutik.