Normicrok gidatze segurua indartu du bere langileen artean

Normicro enpresak gidatze seguruari buruzko ikastaro bat antolatu zuen, joan den irailean, bere langileentzat; izan ere, bide-segurtasunarekin bat-egiten duten euskal enpresen Innovabide Sareko kidea da. Hauxe izan zen ikastaroaren helburua: langileen gidatze-teknikak hobetzea, trebatzaile profesionalek gainbegiratutako ariketen bidez.
Ikastaroak 5 orduko iraupena izan zuen, eta saio teorikoak eta praktikoak hartu zituen barne, gidatzearen inguruko hainbat arlo jorratzeko:
-
Istripu nagusien analisia.
-
Bolanteari eusteko jarrera.
-
Gidatzeko teknikak.
-
Segurtasun aktiboko eta pasiboko sistemak.
-
Slaloma.
-
ABS bidezko balaztaketak, autoa erabat gelditu arte.
-
ABS bidezko balaztaketak, oztopoak saihesteko.
-
ESParen funtzionamendua eta lerratzearen kontrola.