simbolo1

INNOVABIDE

ZERGATIK ETA ZERTARAKO SARE BAT

NOR IZAN DAITEKE INNOVABIDEREN PARTAIDE

INNOVABIDE Bide-Segurtasunaren kudeaketa hobetzeko euskal enpresen sare bat da. “Enpresetan laneko bide-Segurtasuna eta mugikortasun segurua kudeatzeko erreferentzia-esparruan” oinarritzen da.

INNOVABIDE SAREA Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jarri zuen martxan 2017an.

Sarean parte hartzeak ez du inolako kosturik enpresentzat.

  • Istriputasuna gutxitzeko errepide eta hirietan, mugikortasun seguruaren kontzientzia areagotuz gainera.
  • Lanerako joan-etorrian (in itinere) edo lanean ibilgailu bat gidatzen (in misión) gertatzen diren biktimen kopurua gutxitzea.
  • Mugikortasun seguru eta jasangarria enpresen gehiengoak duen kezka bat da. Langileen sentsibilizazioa eta laneko bide-segurtasunak plazaratzen dituen erronkei aurre egitea suposatzen du.

Edozein Euskal Enpresak, bere arlo edo tamainari begiratu gabe, parte har dezake doako Sare honetan.

Gaur egun, hainbat enpresa daude INNOVABIDE sarean. Neurri oso desberdinak dituzte eta arlo guztietakoak dira:  garraio, industria, zerbitzuak e.a.

NOLA IZAN SAREAREN PARTAIDE

ZER EMATEN DIZU SAREAK

BILDUMA DESKARGATU

Partaide izateko, honako pausu hauek jarraitu behar dira:

1º)  Zuen enpresako bide-segurtasunaren kudeaketaren diagnostiko bat egin. Horretarako ereferrentziazko dokumentu bat emango zaizue, praktika on eta orientabideekin modu erraz batean betetzeko laguntza gisa.

2º) Saretik, zuen enpresara joango gara kontraste bat eta hasierako dokumentu bat egitera. Dokumentu horrek lagunduko zaituzte zuen laneko bide-segurtasunean hobetzen, zuen premia eta ezaugarriak kontuan hartuz beti. Kontrasteko bilera honek ez du 2 ordu baino gehiago irauten, normalean.

  • Beste batzuekin konpartitu eta elkarrekin ikasteak zuen egunerokotasunean hobetzea esan nahi du. Sarean modu kolaboratiboan lan egiteko talde-tresnak eta erreminta teknologikoak jarriko dira. Enpresa bakoitzak baloratuko du zer, nola eta noraino joan nahi duen partaidetzan. Zuzenean konpartitzeko, informazioa jaso eta esperientziak partekatzeko topaketak ere antolatuko dira.
  • Presentzia Sare Sozialetan Bide-Segurtasunaren alde lan egiten duen empresa bezala eta zuen partaidetza lau haizetara hedatzeko.
  • Bide-Segurtasunaren alorrean praktika onen mailarik altuena lortzen duten enpresak errekonozimentu ofizial eta publiko baterako proposatuko ditugu, Trafiko Zuzendaritzak euskal gizartean aurrean saritu ditzan beraien konpromezu eta emaitza onengatik.

KONTAKTEKO DATUAK: