Mugikortasun Jasangarriaren erronka Euskadin: egitasmoak eta irtenbideak

Mugikortasun Jasangarriaren erronka Euskadin: egitasmoak eta irtenbideak



Bide-segurtasuna gero eta lotuago dago iraunkortasunaren erronkarekin. Euskal bide-saretik modu seguru, eraginkor eta irisgarrian mugitzea funtsezkoa da gure bizi-kalitaterako, eta funtsezko zeregina du, bai maila ekonomikoan, bai sozialean.

Ekuazio horri, gainera, ingurumenarekiko errespetua gehitu behar zaio. Horregatik, trafikoak eta mugikortasunak airearen kalitatean eta, ondorioz, planetaren berotzean eta klima-aldaketan dituzten eraginak zorrotz aztertu behar dira.

2025eko Euskadiko Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Plan Estrategikoan, Nazio Batuen GJHekin lerrokatuta, eta Bide Segurtasuneko Euskal Itunean hartutako konpromisoei erantzunez, Trafikoaren eta Mugikortasunaren arloko iraunkortasunaren erronkan jarri nahi dugu arreta Lanbide Jardunaldi honetan. Era berean, erronka global horri aurre egiteko planteatzen diren hainbat ekimen eta irtenbide aztertuko ditugu: emisiorik gabeko erregai berrietatik emisio gutxiko eremuetara, desplazamendu modu berrietatik pasatuz.

Mugikortasun jasangarriaren erronka Euskadin: ekimenak eta irtenbideak da Trafiko Jardunaldirako aukeratu dugun gaia. Jardunaldi horren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea mugikortasun jasangarriagoa eta osasungarriagoa sustatzeko, segurtasuna ahaztu gabe.

PROGRAMA